Google+

Hasi saioa

Ez duzu konturik? Erregistratu
Zehaztapenak eta baldintzak

BERRIKUSTE-DATA: 2018ko maiatzaren 5a

ParkJockey Global Inc. ("PJ") enpresak informazio- eta komunikazio-xedeetarako mantentzen du gune hau. Webgune honek zerbitzu hauek atzitzea eta horiek erabiltzea eraentzen dituen Erabilera-baldintzak ditu: (1) PJ webgunea https://www.parkjocket.com helbidean ("Webgunea" edo "Gunea") edo (2) PJ Gunearen edo zure mugikorrerako edo beste gailu baterako PJ markako edozein aplikazioren bidez erabilgarri egindkao aparkalekua erreserbatzeko zerbitzuak. Ez badituzu onartzen Erabilera-baldintza horiek edo ez baduzu betetzen bertan xedatutakoa, ez erabili zerbitzuak.

Erabilera-baldintza hauek baldintza osagarri hauei egiten diete erreferentzia, eta Webgunearen erabilerari ere aplikatzen zaizkie:

  • PJren Pribatutasun-gidalerroak, zugandik jaso ditugun edo PJri eman dizkiozun datu pertsonalak nola prozesatzen ditugun xedatzen da. Webgunea erabiliz gero, onesten duzu datu horiek prozesatzea eta bermatzen duzu emandako datu guztiak zehatzak direla.

A. ZERBITZU GUZTIEI APLIKA DAKIZKIEKEEN BALDINTZAK

PJ bidez erreserbatutako aparkalekuaren diru guztia itzul daiteke erreserba hasi baino bi ordura lehenagora arte, kontrakorik adierazi ezean. Aparkalekuaren bezeroek erreserba edozein arrazoirengatik baliogabe dezakete adierazi ordua baino lehen.

Aparkalekua erreserbatutako garaia hasi ostean, erreserba guztien dirua ezin da itzuli, baita Erosleak aparkalekua erabili ezin izan badu ere.

PJ ez da atzeratutako gertaeren, ekitaldi partzialen edo tokia, data edo ordua aldatzearen arduradun egingo. Ez da dirurik itzuliko. Alabaina, aparkalekuarekin lotutako arazoa konpontzen saiatuko gara.

B. ERABILTZAILE GUZTIEI APLIKA DAKIZKIEKEEN BALDINTZAK

  1. 1. Ikuspegi orokorra

    WEBGUNE HAU ERABILTZEKO BERARIAZ ONARTU BEHAR DITUZU ERABILERA-BALDINTZA HAUEK.

    Webgunea erregistratu gabeko erabiltzeaileei dagokienez, Webgunea erabiliz gero Erabilera-baldintzak onartzen dituztela ulertuko da, A atala.

    Webgunean erregistratuta dauden erabiltzaileei dagokienez, Webgunea erabiltzea (i) esleitutako baldintza batzuen (B atala) eta erabiltzaile guztiei aplikatzen zaizkien baldintzen mende egongo da eta (ii) are gehiago baldintzatuta egongo da [Erabilera-baldintza hauen amaierako "ONARTZEN DITUTT ERABILERA-BALDINTZAK" botoiak sakatzean.

    ERABILERA-BALDINTZA HAUEK GUZTIZ ONARTZEN EZ BADITUZU, BEREHALA UTZI BEHAR DIOZU WEBGUNEA ERABILTZEARI.

  2. 2. Baldintzen aldaketa

    PJk noiznahi, edozein arrazoirengatik eta aldez aurretik abisatu gabe, egin ditzake aldaketak (i) Webgune honetan, bere itxurari, formatuari, edukiari eta abarri barne, eta (ii) Webgune honetan azaldutako produktuetan edo zerbitzuetan. Webgunean argitaratzean sartuko dira indarrean aldaketak. Ondorioz, Webgunea atzitzen duzun bakoitzean, Webgunea atzitzea eta berori erabiltzea baldintzatzen dituzten Erabilera-baldintzak berrikusi behar dituzu. Aldaketak argitaratu ostean Webgunea erabiltzen jarraituz gero, aldaketa horiek onartu dituzula ulertuko da.

  3. 3. Jurisdikzioa

    Webgunea Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan dauden banakoei eta entitateei zuzentzen zaie. Ez da zuzentzen Webgunearen eta bere edukiaren argitalpena edo eskuragarritasuna, bertako produktuak eta zerbitzuak barne, (nazionalitateagatik, egoitzagatik, hiritartasunagatik edo beste arrazoiren batengatik) erabilgarri ez dauden edo tokiko legeen edo araudien kontrakoak diren edozein jurisdikziotako pertsonei edo entitateei. Aipatu den hori zuri aplikatuz gero, ezin duzu Webgune honetako informaziorik atzitu edo erabili. PJk ez du babesten Webguneako informazio, iritzi, aholku edo bestelako edukirik (guztiak batera, "Edukia") edokia denik edo bere produktuak eta zerbitzuak Ameriketako Estatu Batuetatik edo Erresuma Batutik kanpo erabilgarri daudenik. Beste kokapen batzuetatik Webgunea atzitzea aukeratzen duten horiek euren arriskupean egiten dute eta eurak dira aplikagarri diren tokiko legeak betetzearen arduradun.

  4. 4. Erabilera-barrutia eta erabiltzailearen helbide elektronikoa

    Webguneko zure erregistroak ikusteko, erabiltzeko, kopiatzeko eta Edukiaren zati txikiak deskargatzeko baimena ematen zaizu (testua, grafikoak, softwarea, audioa, bideo-fitxategiak eta argazkiak barne, baina horietara soilik mugatu gabe), informatzeko eta erabilera ez-komertzial bat emateko, baldin eta copyright-ohar guztiak, copyrighta kudeatzeko informazioa edo bestelako jabetza-oharrak bere horretan uzten badituzu.

    Ez gorde, aldatu, erreproduzitu, transmititu, alderantzizko ingeniaritzarik egin edo banatu Webgune honetako Edukiaren zati garrantzitsu bat, edo Webgunearen edo bertako banako zatien diseinua, inolako modutan edo bitarteko erabiliz. Webgunetik datuak sistematikoki berreskuratzea ere debekatuta dago.

    Baliteke mezu elektronikoak Internet bidez bidaltzea segurua ez izatea eta hirugarrenek atzemateko arriskua dago. Hartu kontuan puntu hori, mezu elektroniko bidez informazioa bidali baino lehen. Gainera, ikusi gure Pribatutasun-gidalerroak (http://www.parkjockey.com/pages/privacy-policy). Onartzen duzu ez duzula bidaliko edo transmitituko Webgunearen bidez honelako mezu elektroniko edo materialik: (i) difamaziozkoak, mehatxugarriak, lizunak edo jazarpenezkoak, (ii) birus, har, troiar zaldia edo bestelako osagai kaltegarria duen bat, (iii) hirugarren baten copyrighdun edukia edo bestelako jabetza-material hirugarren horren baimenik gabe edo (iv) beste modu batera lege aplikagarriak urratzen dituenik. PJk ez du konfidentzialtasunarekin lotutako inolako betebeharrik sarearen bidez bidaltzen duzun edozein informazio edo materialekin lotuta, Erabilera-baldintza hauetan zehaztutakoez edo produktu edo zerbitzu jakin batzuekin lotutako zehaztapen eta baldintza osagarrietan xedatutakoaz edo legeak beste modu batera berariaz onartzen edo eskatzen duenaz gain.

    Guztiz debekatuta dago, PJren idatzizko onespenik gabe, Webgunearen bidez erabilgarri jarritako edozein informazio, software edo bestelako material xede komertzialekin erabiltzea, erreproduzitzea, transmititzea edo banatzea.

  5. 5. Copyrightak eta marka komertzialak

    Gune honetako materialek, gunearen antolaketak eta diseinuak barne, copyrighta dute eta Ameriketako Estatu Batuetako, Erresuma Batuko eta nazioarteko copyright-legeek eta hitzarmenetako xedapenek babesten dituzte. Webgune honetako materialak erabilera pertsonalerako soilik atzitu, deskargatu eta inprimatu behar dituzu, inoiz ez erabilera komertzialerako; alabaina, Webgune honetako edozein inprimatzek, edo Guneraren edozein zatik, PJren copyright-oharra izan behar du. Ez zaizu Guneak duen inolako materiali buruzko eskubiderik, titulurik edo interesik transferitu, material horiek atzitu, deskargatu edo inprimatu dituzulako. Ez duzu Gune honen zatirik kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, bistaratu, erreproduzitu, argitaratu edo lizentzian emango; ez duzu sortuko deribatutako lanik, ez duzu lotutako edo txertatuko beste webgune batean, ez duzu erabiliko beste webgune batean eta ez duzu Gune honetan lortutako informaziorik transferitu edo salduko PJren idatzizko baimenik izan gabe.

    Aurreko "Erabilera-barrutia" atalean berariaz adierazi ezean, ez duzu erabili, erreproduzitu, aldatu, transmititu, banatu edo publikoki bistaratu edo operatuko Webgune hau, PJren idatzizko baimenik izan arte aldez aurretik. Ez duzu Webgunearen zatirik erabiliko beste Webgune batean, PJren idatzizko baimenik izan arte aldez aurretik.

    PJk besteen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzen ditu eta gure Erabiltzaileek/erabiltzaileek gauza bera egitea espero dute. PJren gidalerroa da behin eta berriro copyright-baldintzak urratzen dituzten kontuak eta beste erabiltzaile batzuen jabetza intelektualaren eskubideak urratzen dituzten erabiltzaileak amaitzea. Zure lana kopiatu eta copyright-urraketa bat eragin dela uste baduzu, jarri gurekin harremanetan info@parkjockey.com helbidean.

  6. 6. Estekak

    Erosoagoa izan dakizun, baliteke interesa dakizkizukeen edo egokiak izan daitezkeen beste Webgune batzuetarako estekak ematea. Alabaina, PJk ez ditu kontrolatzen edo babesten Webgune horiek eta ez da hango edukien edo Webgune horiek duten informazioaren, datuen, iritzien, aholkuen edo adierazpenen arduradun izango. Irakurri gure webgunetik kanpo estekatutako beste enpresa edo webgune horien zehaztapenak eta baldintzak eta erabilera-baldintzak. Erabilera-baldintza hauek PJren webguneari eta PJk eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuei soilik aplikatzen zaizkie. Webgune honi lotutako hirugarrenen guneak atzitzea erabakitzen baduzu, zure arriskupean egiten duzu. PJk eskubidea gordetzen du edozein esteka edo estekatze-programa amaitzeko. PJk berme oro, berariazkoak nahiz inplizituak, ezesten du, baita gune horietako edozien material edo informazioren zehaztasuna, baliozkotasuna, legezkotasuna eta abar ere.

    Ezin duzu Webgune honetarako estekarik ezarri, PJren idatzizko baimenik gabe. Webgune honetara estekaren bat ezarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@parkjockey.com helbidean.

  7. 7. Ez egin legez kanpoko edo debektatutako erabilerarik

    Webgunea erabiltzeko baldintza gisa, bermatzen diozu PJri ez duzula erabiliko Webgunea zehaztapen, baldintza eta ohar hauetan legez kanpokotzat jotako edo debekatutako xedeetarako. Ez duzu erabiliko Webgunea Gunea kaltetu, desgaitu, gainkargatu edo eragotziko lukeen moduren batean edo beste aldeek Webgunea erabiltzea eta hartaz gozatzea oztopatuko lukeen moduren batean. Ez duzu lortuko edo ez zara saiatuko lortzen materialik edo informaziorik, Gunean nahita erabilgarri egin ez den edo eman ez zaizun bitartekoen bidez.

  8. 8. Spama

    Debekatuta dago PJtik helbide elektronikoak eskuratzea bilduta edo bitarteko automatizatuak erabiliz. Debekatuta dago baimendu edo eskatu gabeko iragarkiak, promozio-materialak edo bestelako eskaerak egiteak Bezeroei. PJrekin harreman komertzial bat izateari buruzko kontsultak egiteko, jarri harremanetan helbide honetan: info@parkjockey.com

  9. 9. Ez dago bermerik

    WEBGUNEA, ETA BERTAKO EDUKIA, "BERE HORRETAN" ETA "ERABILGARRI DAGOEN MODUAN" EMATEN DA, BESTELAKO BERMERIK GABE, BERARIAZKOAK, ARAUZKOAK EDO INPLIZITUAK IZAN, EZTA MERKATARITZAGARRITASUNAREKIN, XEDE JAKIN BATERAKO EGOKITASUNAREKIN, ISILEGOKO GOZAMENAREKIN, SISTEMEN INTEGRAZIOAREKIN, ZEHAZTASUNAREKIN ETA EZ-URRATZEAREKIN LOTUTAKO BERMEAK ERE, BAINA HORRETARA SOILIK MUGATU GABE. HORI GUZTIA BERARIAZ EZESTEN DU PJ-K. PJ-K EZ DU BABESTEN ETA EZ DU EMATEN EDUKIAREN ZEHAZTASUNAREKIN, OSOTASUNAREKIN, EGUNERATUTA DAGOENAREKIN EDO FIDAGARRITASUNAREKIN LOTUTAKO BERMERIK, ETA PJ EZ DA IZANGO WEBGUNEA EDO EDOZEIN EDUKI EGUNERATZEAREN HUTS EGITEAREN EDO ATZERAPENAREN ARDURADUN EDO ERANTZULE. EZ DUGU WEBGUNEKO EDUKIA EGUNERATZEKO BETEBEHARRIK. PJ-K EZ DU ADIERAZTEN EDO BERMATZEN EDUKIAREN ERABILERA ETENGO EZ DENIK EDO ERRORE GABEKOA DENIK. ZU ZARA WEBGUNEA ATZITZEAREN ETA EDUKIA ERABILTZEAREN EMAITZEN EDO ONDORIOEN ARDURADUN, ETA ZUK HARTU BEHAR DITUZU ATZITZEN, DESKARGATZEN EDO BESTELA LORTZEN DUZUN EDUKIAK EZ DUELA BIRUSIK EDO BESTELAKO OSAGAI KALTEGARRIRIK ZIURTATZEKO NEURRIAK. BERME-EZESPEN HAU DESBERDINA IZAN DAITEKE PJ-K ESKAINTZEN DITUEN PRODUKTU ETA ZERBITZU JAKINENEN EZESPENAREKIN ALDERATUTA. ZENBAIT ESTATUK EZ DUTE ONARTZEN BERME INPLIZITUAK EGITEA, ETA BALITEKE EZESPEN HORREK ZURI EZ APLIKATZEA. GAINERA, BALITEKE DITUZUN LEGE-ESKUBIDEAK DESBERDINAK IZATEA JURISDIKZIOZ JURISDIKZIO.

  10. 10. Indarrean den legea, kokapena eta askotarikoa

    Erabilera-baldintzek Florida estatuko (AEB) lege guztiak bete behar dituzte, lege-arauak aukeratzeko erreferentziarik gabe. Lege aplikagarriren bat gatazkan badago Erabilera-baldintzen zati batekin, Erabilera-baldintzak aldatu egingo dira legea betetzeko. Aldaketa horiek ez diete eragingo gainerako xedapenei.

  11. 11. Bereizitako hitzarmenak

    Baliteke beste hitzarmen batzuk izatea PJrekin. Hitzarmen horiek desberdinak dira eta Erabilera-baldintza hauez gain hartu behar dira. Erabilera-baldintza hauek ez dituzte aldatzen, berrikusten edo konpontzen PJrekin izan ditzakezun gainerako hitzarmenak.

  12. 12. DMCA Copyright-gidalerroak eta Copyright-ordezkaria

    PJk besteen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzen ditu. Gune honetako zerbaitek zure jabetza-intelektualaren eskubideak urratu dituela usten baduzu, jakinarazi gure ordezkariari eta eman informazio hau:

    1. Ustez urratu den eskubide esklusiboaren jabearen izenean aritzeko baimena duen pertsonaren sinadura fisikoa edo elektronikoa.
    2. Urratu dela aldarrikatzen den copyrighdun lanaren identifikazioa.
    3. Urratu dela aldarrikatzen den edo urratze-jardueraren mende dagoen eta kendu edo atzi eta desgaitu behar den materialaren identifikazioa.
    4. Helbide bat, telefono-zenbaki bat eta, ahal bada, helbide elektroniko bat, zurekin harremametan jartzeko.
    5. Adierazpen bat non kexatzen ari den aldeak asmo onez uste duen copyrightaren jabeak, bere agenteak edo legeak ez duela baimendu erreklamatutako materialaren erabilera.
    6. Adierazpen bat non jakinarazpeneko informazioa zehatza dela, eta zinausteko legeen mende, ustez urratu den eskubide esklusiboaren jabearen izenean aritzeko baimena duzula dioen.

    Gunearen Copyright-ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak:

    Copyright-ordezkaria

    ParkJockey Global Inc.
    78 SW 7th St. Suite 500
    Miami, FL 33130
    Ameriketako Estatu Batuak
    info@parkjockey.com
  13. 13. Ez dago aholku profesionalik

    Webgunean erabilgarri dagoen informazioa aztertzen diren gaiei buruzko informazio-iturburu orokorra izan nahi du, eta egoera jakin batzuetara moldatuta dago. Ez duzu legezko, kontularitzako edo bestelako aholku profesional gisa hartu behar. Webgunea ez zaie adin txikikoei zuzentzen. WEBGUNE HONETAN ERABILGARRI DAGOEN INFORMAZIO, IRITZI ETA AHOLKU GUZTIAK ASEGURU-ARDURADUN EDO LEGELARI, KONTULARI, FINANTZA-LANGILE EDO DAGOKION BESTE ADITU BATEKIN EBALUATU BEHAR ZENUKE.

  14. 14. Erabiltzaileen gatazkak

    Zu zara beste Erabiltzaile batzuekin izandako interakzioen erantzule bakarra. PJk eskubidea gordetzen du, baina ez du betebeharrik, zure eta beste Erabiltzaileen arteko gatazkak monitorizatzeko.

  15. 15. Erabiltzailearen bidalketak eta komunikazioak; Eremu publikoak:

    Adierazten duzu zureak direla, zu zarela arduradun bakarra edo zuk kontrolatzen duzula beste moduren batean argitaratzen duzun edukiaren eskubide oro; ematen duzun edukia erabiltzean ez direla Erabilera-baldintza hauek urratzen eta ez dioela eragingo kalterik inongo pertsona edo erakunderi; eta PJri kalte-ordaina emango diozula emandako edukiaren ondorioz sortutako erreklamazio orori.

    Publikoak atzitzen duen edo atzi dezakeen Webgunearen eremu batera ("Eremu publikoa") bidalketarik eginez gero edo negozio-informazioa, ideiak, kontzeptuak edo asmakizunak bidaltzen badizkiozu PJri mezu elektroniko bidez, automatikoki adierazten eta bermatzen duzu eduki edo jabetza intelektual horren jabeak berariaz eman diola PJri royaltyrik gabeko, behin betko, atzera ezinezko, mundu-mailako lizentzia ez-esklusiboa komunikazioa edo edukia edozein bitarteko edo edozen forma, formatu edo foro ezagun edo geroago garatuko den batean erabili, erreproduzitu, handik abiatuta eratorritako lana sortu, aldatu, argitaratu, editatu, itzuli, banatu, gauzatu eta bistaratzeko. Baliteke PJk bere eskubidea hainbat mailtako azpilizentzietan azpilizentziatzea. Negozio-informazioa, ideiak, kontzeptuak edo asmakuntzak pribatu edo zure jabetzakoak izatean jarraitzea nahi baduzu, ez dituzu Eremu publikoen bidez edo mezu elektroniko bidez bidali behar PJri. Mezu elektroniko guztiak erantzuten saitzen gara, denbora asko igaro aurretik, baina ez dugu beti lortzen.

    Webguneko zenbait foro (banako buletin-panelak eta sare sozialetako argitalpenak, esaterako) ez dira moderatzen edo berrikusten. Ondorioz, Erabiltzaileak izango dira argitaratzen diren mezueetako edukien erantzule zuzen eta bakarrak. Foroak moderatuko ez baditu ere, Guneko berrikusleak berrikuspen administratbo bat egingo du tarteka mezu zaharrak, erantzun gutxi jasotakoak, gaiarekin loturarik ez dutenak edo hutsalak, publizitatea egiteko balio dutenak edo bestela desegokiak direnak ezabatzeko. PJk nahieran ezabatuko ditu mezuak. Erabiltzaileei gomendatzen zaie foroko elkarrizketa bakoitzean bistaratzen diren foroko arauak irakurtzea, foroan parte hartu baino lehen.

    PJk eskubidea gordetzen du (baina ez dago behartuta) hau guztia edo hauetako ezer egitera:

    1. Txat-gela publikoetako elkarrizketak grabatzea.
    2. Komunikazioek atal honetako baldintzak ez dituztela betetzen dioen alegazioa aztertu eta komunikazio horiek nahi dituen moduan kendu edo kentzeko eskatzea.
    3. Abusuzkoak, legez kanpokoak edo aztoratzaileak diren, edo beste modu batera Erabilera-baldintzak betetzen ez dituzten komunikazioak kentzea.
    4. Kide bati Eremu publiko guztietara edo PJ Gunea atzitzen ez uztea, Erabilera-baldintzak urratu dituelako.
    5. Eremu publikoetako komunikazioak monitorizatu, editatu edo ezagutaraztea.
    6. PJ Gunean argiratutako komunikazioak editatzea edo ezabatzea, komunikazio horiek estandar horiek urratzen ote dituzten aintzat hartu gabe.

    PJk eskubidea gordetzen du gure gonbidatuen edo publikoaren segurtasun pertsonala babesteko beharrezko den edozein ekintza hartzeko. PJk ez du erantzukizunik PJ Webguneko erabitzaileen edo beste pertsona edo entitateeen gainean, jarduera horiek egiteagatik edo ez egiteagatik.

  16. 16. Arbitratzea

    Kalte-ordain parekidea aurkitzeko edozein ekintza bilatu ezean, baita PJren informazio konfidentziala edo jabetza intelektualaren eskubideak babesteko xedez ere, baina horretara soilik mugatu gabe, Erabilera-baldintza hauetatik edo Webgune honetatik edo horiekin lotuta sortutako edozein gatazka edo erreklamazio arbitratze loteslearen bidez ebatziko da, Ameriketako Arbitraje Elkartearen merkataritzako arbitraje-arauen arabera, prozedura hasten den garaian indarrean daudenak. Gatazkak edo erreklamazioak banaka arbitratuko dira, eta ez dira beste alde baten erreklamazio edo gatazka baten arbitraritzan oinarrituko. Arbitraritza Illinoisen (AEB) egingo da.

    Eskuartean den gatazkaren arbitraritzari buruzko informazio guztia edo alderen batek ezagutarazitakoa aldeek, euren ordezkariek eta arbitroak, negozio-informazioaren jabe gisa, tratatu behar dute. Informazio hori ez dute aldeek edo euren ordezkariek ezagutaraziko, informazio hori eskuartean duen aldearen aldez aurreko idatzizko baimenik gabe. Informazio hori ez du arbitroak ezagutaraziko, alde guztien aldez aurreko idatzizko baimenik gabe. Alde bakoitzak arbitratze-prozedurekin lotuta sortutako bere aholkularitza-gastuak ordainduko ditu.

    Arbitroaren esleipenaren inguruan emandako epaia aldeen gainean edo euren aktibo eta aplikazioetan eskumena duen edozein auzitegitan sartuko da, kasuaren arabera. Arbitroaren edozein esleipen aldeen arteko arazo esklusibo eta bakarra konpontzeko soilik izango da. Honenbestez, aldeek uko egiten diote arbitroaren erabakia epaitegietan berrikusteko eskubideei eta bertan adierazitako edozein esleipeni.

  17. 17. Erantzukizun-muga

    EDUKIA ZURE ARRISKUPEAN ERABILTZEN DUZU. PJ-K ESPEZIFIKOKI EZESTEN DU EDOZEIN ERANTZUKIZUN, KONTRATUAN, IRAINETAN, ZUHURTZIAGABEKERIAN, ERANTZUKIZUN ZORROTZEAN EDO BESTE ERA BATERA OINARRITUTAKOAN, ZUZENEAN, ZEHARKA, ISTRIPUZ, ZIGORREZ, ONDORIOZ EDO KALTE BEREZIAK SORTUZ, EDO EDUKIAREKIN KONEKTATUTAKO EDOZEIN MODUTAN, ERABILERAN EDO OINARRITZEAN (BAITA PJ-RI KALTE HORIEN BERRI EMAN BAZAIO ERE) EDO AKATSEN EDO HUTSEGITEEN ONDORIOTIK SORTUTAKOA, EDO ERABILTZAILEA EZ TRANSMITITZEAGATIK, JAKINARAZTEAGATIK EDO HARI EZ JAKINARAZTEGATIK, ERRENDIMENDUAREN EDOZEIN HUTSEGITE, ERRORE, EZ-EGITE, ETEN, EZABATZE, AKATS, ERAGIKETA EGITEKO ATZERAPEN EDO TRANSMISIO EDO BANAKETA, ORDENAGAILUKO BIRUS, KOMUNIKAZIO-LINEEN HUTSEGITEA, LAPURRETA EDO SUNTSIKETA EDO BAIMENDU GABE SARTZEA, ALDATZEA EDO ERREGISTROAK, PROGRAMAK EDO FITXATEGIAK ERABILTZEA, WEBGUNERAKO TELEKOMUNIKAZIO-KONEXIOETAN ETENAK EGITEA EDO BIRUSAK, ZUHURTZIAGABEKERIA OSO EDO PARTZIALARENGATIK, USTEKABEKO EKINTZAK, TELEKOMUNIKAZIO-HUTSEGITEAK, LAPURRETAK ETA WEBGUNEA EDO EDUKIA SUNTSITZEA EDO BAIMENIK GABE ATZITZEA. ERANTZUKIZUN-MUGA HAU DESBERDINA IZAN DAITEKE PJ-K ESKAINTZEN DITUEN PRODUKTU ETA ZERBITZU JAKINENEN EZESPENAREKIN ALDERATUTA. ZENBAIT JURISDIKZIOK EZ DUTENEZ ONARTZEN ERANTZUKIZUN-MUGA, BALITEKE MUGA HAU EZ APLIKATZEA.

  18. 18. Kalte-ordaina

    Onartzen duzu PJ, bere exekutiboak, zuzendariak, langileak, ordezkariak, lizentzia-emaileak eta hornitzaileak defendatzea, kalte-ordaina ematea eta kalterik ez eragitea Erabilera-baldintza hauek urratzeagatik, edo ustez urratzeagatik, sortutako edozein erreklamaziotan, ekintzetan edo demandetan, erantzukizunetan eta akordioetan, baita legezko eta kontularitzako arrazoizko kostuetan ere, baina horretara soilik mugatu gabe.

C. ERREGISTRATUTAKO ERABILTZAILEEI SOILIK APLIKA DAKIZKIEKEEN BALDINTZA OSAGARRIAK

  1. 19. Kontuak eta segurtasuna

    PJk ez du bermatzen Webguneak emandako zerbitzuak emandako funtzioak etenik edo errorerik izango ez dutenik, akatsak zuzenduko direnik edo osatzen duten zerbitzuak edo zerbitzaria birusik edo bestelako osagarri kaltegarririk izango ez dutenik.

    Erregistratzeko prozesu gisa, erabiltzaile bakoitzak pasahitz bat ("Pasahitza") eta Saio-hasierako izena ("Saio-hasierako izena") hautatuko ditu. PJri Kontuaren informazio zehatza, osoa eta eguneratua eman behar diozu. Ez baduzu hori egiten Erabilera-baldintza hauek urratuko dituzula ulertuko da, et baliteke Kontua berehala amaitzea.

    Ez:

    1. hautatu edo erabili beste pertsona baten Saio-hasierako izena, pertsona horren plantak egiteko;
    2. erabili beste pertsona horren eskubideen mendeko izena baimenik gabe;
    3. erabili Webgune horretako Saio-hasierako izena, nahieran, desegokia edo iraingarri badirudi.

    PJri jakinarazi beharko diozu Kontua baimenik gabe erabiltzen dela badakizu edo susmatzen baduzu, edo segurtasuna urratzen bada edo urratzen dela susmatuz gero, pasahitza galtzea, lapurtzea edo baimenik gabe ezagutaraztea barne. Zu izango zara pasahitza konfidentzial mantentzearen arduradun.

    Iruzurrezko, abusuzko edo bestelako legez kanpoko jarduera Kontua amaitzeko arrazoi izan liteke, PJk iritziaren arabera, eta baliteke dagokion legezko agintarien aurrean salatzea.

    Jarri harremanetan gurekin: Erabilera-baldintzei buruzko informazio osagarria eskatu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan info@parkjockey.com helbidean.

    ParkJockey Global Inc.
    78 SW 7th St. Suite 500
    Miami, FL 33130
    Ameriketako Estatu Batuak